close

Cart

Cart

Cart 0,00  0
 
Panarra Okindegia

Panarra okindegian ogi artisaua egiten dugu. Gure ogia kalitatezko osagaiez eginda dago, irin garbiekin eta gehigarririk gabe. Ogi eta gozo produktu bakoitza gure eskuek ukitzen dute, eta horrek eragiten du gure produktuek izaera berezia izatea.

Ogiaren elaborazio prozesuak 24 ordu inguru irauten du. Produktuen oinarrian ore-ama dago. Garrantzi berezia dauka bere puntuan egotea masak egin aurretik. Horren ondoren dator ogi mota bakoitzaren masak egitea, eskuz mimoz landu, bakoitzari bere tolesdurak eman eta kamaretan sartzen ditugu. Ogi piezak deskantsatzen duten bitartean, hartzidura prozesua egiten ari dira. Irin eta zereal bakoitzaren arabera, hartzidura luzeagoa edo motzagoa izango da, 24 eta 48 ordu artekoa.

 

Ogiaren prozesuan eskuak eta osagaiek garrantzia daukate, baita labeak ere. Gurea egur labea da. Horrek bere zailtasunak dituen arren, abantaila handiak ditu. Ogiari kutsu berezia ematen dio, nortasun berezia. Gaueko 22:00etan pizten dugu sua eta labea berotzen uzten dugu. Tenperatura egokia hartu ostean gau osoa igarotzen dugu aurreko egunean landutako ogi piezak egosten.

 

Ogia egiteko prozesuari garrantzia handia ematen diogu. Eta hori gure ogietan nabari da: azidotasun leuna eta mami sendodun ogi kurruskariak dira gure ogiak. Beste garai batzuetako ogia gogorarazten dute gure hogazek. Hartzidura luzeei eta kalitatezko osagaiei esker, erraz digeritzen den ogi osasuntsua ekoizten dugu Panarran. Beste garai batzuetan ogiak zeukan funtzio garrantzitsua berreskuratu nahi dugu apaltasunez, azken urteetan kendu dioguna. Ogiari elikagai kategoria bueltatu nahi diogu.

.

PANARRA OKINDEGIA

Gure esentzia galdu gabe, sekreturik gabe ogia egitea.